AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Indarkeria matxistagatik aurrekari larriak ditu Barakaldon arma bat lapurtu zuen gizonak

Arma kendu zion polizia bati 19 urteko gizonezkoak. Beranduago jakinarazi dutenez, gazteak tratu txar larriak eman dizkio bere bikotekide ohiari.

Asteburuan jakinarazi zuten 19 urteko gizonezko baten bila ari zirela Barakaldon (Bizkaia), itxura zenez, pistola bat lapurtu ziolako ertzain bati, bere etxean. Atzo agertu zen gaztea Deustuko (Bilbo, Bizkaia) polizia-etxean, eta atxilo eraman zuten.

Gerora argitara atera denez, gizonak aurrekari larriak ditu indarkeria matxistagatik: tratu txarrak eman dizkio bere bikotekide ohiari.

Berriz luzatu diote behin-behineko espetxealdia Pablo Gonzalezi
Iazko otsailetik preso eta ia erabat inkomunikatuta daukate kazetaria, baina oraindik ez dituzte aurkeztu bere kontrako akusazio ofiziala eta ustezko frogak.