AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Indarrean jarraitzen du Igor Uriarte preso politiko ohiaren aurkako lurralde debekuak

Duela bi egun atxilotu zuten Igor Uriarte preso politiko ohia Urruñan. Gaur bertan iragan da Baionako epailearen aurretik, eta bere aurkako epaiketa 2021eko irailaren 21era gibelatu du hark. Denbora tarte horretan eskatu beharko du Uriartek Frantzian egoteko debekua bertan behera uzteko, baina momentuz, debekatuta izango du Ipar Euskal Herrian egotea.

Frantziako Poliziak asteartean atxilotu zuen Igor Uriarte preso politiko ohia Urruñan (Lapurdi), Frantziako Estatuan bizitzeko debekua urratu zuelakoan. Gaur, urriak 8, Baionako (Lapurdi) auzitegiko epaile baten aurretik pasatu da, gaua bertako espetxean iragan ondoan. 2021. urteko irailaren 21era atzeratu du auzia epaileak, eta denbora tarte hori izango du Uriartek lurralde debekua altxa diezaioten eskatu eta bere egoera "legeztatzeko". Horren erabakia, ordea, Parisko Auzitegian hartua izanen da, duela hiru urte han ezarri ziotelako zigorra.

Momentuz indarrean da gasteiztarraren aurkako lurralde debekua, beraz. Urruñan bizi da 2019tik, eta han egiten du lan. 2013an atzeman zuten Frantziako Estatuan, eta bost urteko kartzela zigorra bete zuen. 2018an geratu zen aske, eta Frantziako Estatuan bizitzeko debekua aplikatu zioten.

Bikotekideak kalean egin dio eraso emakume bati, Durangon
50 urteko gizonezko batek bikotekideari egin zion eraso atzo arratsaldean, Durangon (Bizkaia). Kalean izan zen erasoa, eta emakumea ospitalean artatu behar izan zuten gero. Erasotzailea atxilo eraman zuten 17:30ak aldera. 50 urteko gizonezkoa da.