AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Inditexek 1.300 milioi euroko irabaziak pilatu ditu urteko lehen hiruhilekoan

8.150 milioi euroko salmentak egin ditu, aurreko hiruhilekoan baino %7,1 gehiago. Aurreko hiru hilabeteetan baino %11 gehiago poltsikoratu du enpresak, beraz.

Gora egin dute Inditexen irabaziek. 2024ko lehen hiruhilekoan %11 igo dira enpresak lortutako etekinak, hala, 1.294 milioi euro poltsikoratu ditu osotara. "Errekorra" gainditu du, ez baitira inoiz urtearen lehen hiruhilekoan %10 baino gehiago hazi bere irabaziak.

8.150 milioi euroko salmentak egin ditu Inditexek, aurreko hiruhilekoan baino %7,1 gehiago. Inditexen "posizio finantzario garbia" 11.623 milioi eurokoa da une honetan eta, enpresaren arabera, hazteko "aukera asko" ditu.

Bangladeshko langileek hilabetean 94 dolar jasotzen dituzte

Bangladeshko langileek protestara jo zuten iazko azaroan, soldata-igoerak exijitzeko. Izan ere, Inditexek eta beste hainbat ehungintza-enpresak fabrika ugari dituzte herrialdean. 4 milioi langile aritzen dira ehungintzan, eta lan-baldintzak negargarriak dira.

Emakumeak dira behargin gehienak, eta hilabetean 94 dolar besterik ez dituzte jasotzen. Greba egin zute milaka langilek aurreko urtean, soldata 210 dolarrekoa izan zedila exijituz.

Libanoren kontra ere "intentsitate handiko operazio" bati ekiteko prest dagoela dio estatu sionistak
"Prest gaude, entrenamendu luze baten ondoren, iparraldean eraso bat egiteko", esan du armada sionistako buruetako batek.