AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Inditexek 4.500 milioi euroko irabaziak izan ditu 2024an

Otsailetik urrira bitartean, iazko epe berdinean baino %8 gehiago irabazi du enpresa-taldeak. 12.291 milioi euro fakturatu ditu, iaz baino %7,1 gehiago.

Arropa-korporazio ezagun askoren jabe da Inditex taldea, hala nola, Zara, Pull&Bear, Massimo Dutti eta Bershka. Aurtengo lehen hiruhilekoan errekorreko irabaziak pilatu zituen: osotara, 8.150 milioi euroko salmentak egin zituen, 1.300 milioi euroko irabaziekin. Hirugarren hiruhilekoko datuak argitaratu ditu orain, eta iragarri du berriz areagotu duela bere irabazi-marjina. 2024ko otsailetik urrira bitartean, 16.291 milioi euro fakturatu ditu Inditexek, eta, beraz, 4.449 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu.

Horrela, joan den urrira arte, enpresa-taldearen marjina gordina %7,2 handitu zen, iazko epe berdinean baino %4 gehiago. Zergak ordaindu baino lehen, 5.745 milioi euroko irabaziak izan zituen, eta etekin garbia 4.449 milioi eurokoa izan zen, %8,5 gehiago aurreko urtearekin alderatuz gero. Inditexen aurreikuspenen arabera, gainera, 2024ko azken hiruhilekoan inoiz baino irabazi gehiago metatuko ditu.

Etxegabetzeen aurkako moratoria ezar zitekeen kasuetan, soilik lautik batean aplikatu dute
Espainiako Gobernuak harrokeriaz saldu izan du 2020ko "ezkutu soziala", baina ordutik izan diren etxegabetzeei buruzko datuek erakusten dute huts egin duela moratoriak: kasuen %25etan bakarrik ezarri dute. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak otsailean argitaratutako datuak berretsi egin dira.