AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Inditexek gutxienez bederatzi langile kaleratu nahi ditu Irungo denda batetik

Irungo (Gipuzkoa) Stradivarius denda itxi eta gutxienez bederatzi behargin kaleratu nahi ditu Inditex enpresak.

Inditex enpresak azaroaren 28an itxi nahi du Irungo (Gipuzkoa) Stradivarius denda. Gaur egun bertan soldatapean aritzen diren bederatzi langile kale gorrian utziko ditu, etorkizunerako inolako bermerik gabe, atzo egindako mobilizazioan salatu zutenez. Izan ere, atzo azaldu zuten enpresak ez diela inolako birkokatze proposamenik egin bederatzi langileei, ez eta inolako kalte ordainik eskaini ere.

Enpresak mahai gainean jarri duen aukera bakarra da asteko 24 orduko lanaldi murriztua, alegia, lanaldia erdira murriztea. Langileek eskaintza hori onartu ezean, gainera, kaleratuak izango dira.

Inditexek 1.000 eta 2.000 denda artean itxiko dituela iragarrita du, eta langileei lanpostu bat %100ean bermatuko diela ere esan zuen. Irungo dendan lan egiten duten pertsonek garbi dute adierazpen horiek eta haien kasua ez datozela bat, eta borrokan jarraituko dute haien lanpostuen defentsan.

Bederatzi beharginak kanporatzeko enpresak eman duen arrazoia izan da "internet bidezko salmenta sustatzea".

Greba eguna izan dute gaur Alestis enpresako langileek Miñaon
Miñaoko (Araba) parke teknologikoko langile gehienek bozkatu dute CCOO eta UGT sindikatuek Alestiseko zuzendaritzarekin sinatutako aurreakordioaren aurka. Gaur eman diete hasiera greba egunei, %100eko jarraipenarekin. Beste greba egun bat deitu dute ostegunerako, hilak 29.