AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Inditexek Irungo Stradivarius denda itxi eta inolako bermerik gabe utzi ditu langileak

Protesta egin zuten langileek joan den ostiralean, hilak 27, denda langileen etorkizuna bermatu gabe itxiko zutela salatzeko.

Inditexek larunbatean itxi zuen behin betiko Irungo (Gipuzkoa) Stradivarius denda. Hala eta guztiz ere, bertako langileek ez dute etorkizuneko ogibiderik bermatuta; izan ere, Inditexek azaroan egin zion uko ELA sindikatuaren eta enpresaren artean birkokatzeak zein kalte-ordainak formalizatzeko akordioa ixteari, eta Madrilen egiten ari diren estatu mailako negoziaketen esku utzi zuten Irungo langileen egoera ere. Egoera horretan, joan den ostiralean protestak egin zituzten bertan soldatapean ari ziren beharginek, goizez eta arratsaldez.

Azken hilabetean langileek enpresaren aldetik jaso duten eskaintza bakarra izan da lanaldia astean 24 ordura murriztea, eta onartu ezean kaleratzearekin mehatxatu dituzte. Gutxienez bederatzi dira kale gorrian gelditu diren langileak.

Erabakia justifikatzeko asmoz, enpresak adierazi du helburutzat duela salmenten ia %25 Internet bidez egitea. Hala, mundu osoan zehar 1.000-2.000 denda artean itxiko ditu Inditexek (300 inguru Espainiako Estatuan), eta denda horietako langileen %100 kaleratuko dituzte.

Txantreako Auzotegin sartu eta tailer bat egiten ari ziren lagunei 3.000 euroko isuna jarri die Poliziak
Polizia-indarrak atzo arratsaldean sartu ziren Auzotegi kultur etxean, bortizki. Barruan tailer bat egiten ari ziren zazpi pertsonei isuna ezartzeaz gain, Poliziaren esku-hartzea bideoan jasotzen ari ziren bi pertsona identifikatu dituzte. "Enegarren jazarpen poliziala da auzokideen askatasun politiko eta sozialen kontra", salatu du Auzotegik.