AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Infiltratutako polizia batek egindako mehatxuak epaituko dituzte

Bi urtez Moratalazko Distrito 14 taldean infiltratuta egon ostean, 'Juancar' polizia bat zela jakin zen. Bere biktimetako bat mehatxatu zuen agenteak, Instagram bidez.

Aurtengo maiatzean atera da argitara Moratalazko (Madril) Distrito 14 gazte-kolektiboak jasandako beste polizia-infiltrazio kasu bat. Juancar izen faltsua bere eginda, bi urtez egin zituen sator-lanak Carlos Perez Espainiako Poliziako agenteak, 2020tik 2022ra bitartean, ikasle bat zela antzeztuta.

Bere benetako nortasuna jakin zenean eta infiltrazioa salatu zutenean, desagertu egin zen Juancar. Gero, baina, harremanetan jarri zen bere infiltrazioan zehar zelatatutako pertsonetako batekin, eta mehatxuak egin zizkion, Instagram sare sozialaren bidez.

Polizia-agenteak, besteak beste, ondoko mezuak bidali dizkion infiltrazioaren biktimetako bati: "Esaten dizudana da, noizbait agertzen bazara, paranoiatu egingo naizela [...] are gehiago nire aitonaren labanarekin baldin banoa"; "Nik jadanik ez dut hitzik ulertzen. Askarin [arte martzialen aldaera bat, matxeteak erabiltzen dituena] bakarrik hitz egiten dut"; "Ultra izaten jarraitzen dut, bi urte igaro diren arren", eta abar.

Orain, mehatxu horiek ikertzeko eta epaitzeko asmoa erakutsi du Madrilgo Probintzia Auzitegiak. Antza, momentuz, delitu arin bat leporatu diezaiokete Perezi, egindako mehatxuengatik. Mehatxuak larriagoak direla ebatziko balitz, aurre-eginbide batzuk jarriko lirateke martxan. Aurretik, auzia artxibatzea erabaki zuen beste epaile batek.


Irakurri hemen Distrito 14 kolektiboko kide bati egindako elkarrizketa, jasandako polizia-infiltrazioen harira.

Bilboko udaltzainen ibilgailuek kamerak izango dituzte
Hiru furgoneta kamerekin hornituko ditu Bilboko Udaltzaingoak. 72.000 euroko kostua izan dute horiek, eta ibilgailuaren kanpoaldea zein barnealdea grabatuko dute. Poliziek grabazioa hasteko eta gelditzeko kontrola izango dute, eta barnealdeko kamerak soinua ere grabatuko du. Ekainean 27 'bodycam' erosi zituen Bilboko Udalak.