AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Infiltratutako poliziak atzemateko eskuliburua, eskuragai

Madrilgo La Maliciosa Ateneoan aurkeztuko dute gida ostiral honetan, eta infiltrazioen ondorioei buruz arituko dira besteak beste.

Polizia-agente infiltratu bat azalera ateratzeko eskuliburua, Dos Cuadrados argitaletxe komunistak gaia landu duten militanteekin elkarlanean egina, atzotik dago eskuragai. Gida horrek, benetako esperientzietan eta Espainiako Estatuan 2022 eta 2024 artean gertatutako infiltrazio polizialen kasuen azterketan oinarrituta, ezkutuko agenteen taktiketatik babestu nahi duten erakundeentzako eta militanteentzako gida-lerro praktiko bat eskaintzen du. Infiltratu bat nola identifikatu, ondorio emozionalak eta antolaketa politikoari lotutakoak nola kudeatu eta susmoen aurrean nola jokatu azaltzen du. Eskuliburua doan deskargatzeko moduan dago, PDF formatuan, edo Dos Cuadrados-en web-orrian eskura daiteke inprimatutako bertsioa, kostu-prezioan.

Gainera, Infiltratutako polizia bat agerian uzteko eskuliburua (Manual para destapar a un policĂ­a infiltrado) ostiral honetan, otsailaren 7an, aurkeztuko dute Madrilgo La Maliciosa Ateneoan, 19:00etan. Ekitaldian, inpaktu psikosozialetako adituek eta SinPoli ikerketa-kolektiboko militanteek parte hartuko dute, eta infiltrazioen efektuetan eta horiei aurre egiteko estrategietan sakonduko dute. Aurkezpenean, parte-hartzaileek gidaren ale fisikoak ere erosi ahal izango dituzte.


EAJ, lidergo garbirik gabe
Euzkadi Buru Batzarra berritzeko hauteskunde-prozesuan, lehia betean sartu dira Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban. Bozen lehen itzulian, jeltzaleen %80 abstenitu dira, eta agerian geratzen ari da alderdiaren higadura.