AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Infiltrazio poliziala zuritzeko beste film bat sortu dute

ETA erakundean infiltratutako guardia zibil baten ingurukoa da ikus-entzunezkoa, eta urrian estreinatuko dute.

La infiltrada filmari egindako gorazarre guztiaren ostean, polizia-infiltrazioa zuritzeko beste ekoizpen bat izan da Espainiako Estatuan: Un fantasma en la batalla. Amaia izeneko guardia zibil bat da protagonista, eta ETA erakundean infiltratutako polizia gisa jarduten du filmean, Ipar Euskal Herrian arma gordetegi batzuk aurkitzeko asmoz.

Agustin Diaz YaƱesek zuzendu du ikus-entzunezkoa. Iaz izan zen grabazioa Euskal Herriko hainbat herritan, eta bertako hainbat aktorek parte hartu dute, Susana Abaitua eta Iraia Elias tartean. Urriaren hasieran estreinatuko dute lana zinema-aretoetan, eta, horren ondoren, Netflix plataforman egongo da ikusgai.

Desokupak Barakaldon
Atzo, Lutxanako familia bat jazarri zuen desokupazio-enpresa batek.