AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Inflazioa goraka hasi da berriz ere

Datu aurreratua eman dute Espainiako Estatuan, eta horren arabera, %8,7ra igo da inflazioa. Erregaien eta elikagaien prezioek eragin dute igoera hori.

Maiatzeko inflazioari buruzko datu aurreratuak argitaratu ditu Espainiako Estatistika Institutuak (INE), eta dirudienez, inflazioak goranzko erritmoa hartu du berriz ere. Apirilean %8,3an kokatu zen inflazioa, baina badirudi bizkortze bat izan dela hilabete honetan; datu aurreratuen arabera, %8,7koa da urte arteko tasa.

1985etik erregistratu den mailarik altuena da hori. Oraingoz, joan den martxokoa da daturik txarrena; hilabete horretan, %9,8ra heldu zen inflazioa.

Elikagaien eta erregaien prezioen igoerak eragin omen du hilabete honetako gorakada; izan ere, maiatzean gora egin dute lehengaien prezioek.

Azpiko inflazioa, hau da, aldakorrak diren zenbait neurgailu —erregaiak eta elikagai freskoak— kontuan hartu gabe kalkulatutako inflazioa bost hamarren igo da apiriletik: %4,9koa da, datu aurreratuen arabera. 1995etik izan den mailarik altuena da hori.

Gasteizen emakume bati eraso dio bere bikotekideak
Igande goizean izan zen erasoa, Frantzia kaleko etxebizitza batean. Atxilo eraman zuten 26 urteko erasotzailea.