Inflazioak azken 38 urteetako goia jo du Espainiako Estatuan, %10,8ra iritsita
Elikagaien, alkoholik gabeko edarien, elektrizitatearen eta arroparen prezioak puztu dira gehien. Erregaien prezioaren jaitsiera apalegia izan da, eta nazioarteko merkatuetan hainbat tentsio-foku daude, atzeraldi orokorraren mehatxua indartuz.
Bestetik, Errusiak Nord Stream 1en bidez Europar Batasunari gas-hornidura murrizteak gas naturalaren prezioa maximo historikoa laztantzera darama. Dibisen merkatuaren bilakaerak ere ez du laguntzen: euroak dolarraren azpitik kotizatu du hilabete honetan, 20 urtean lehen aldiz, eta oraindik elkarren parean daude. Dolarra energia eskuratzeko erabiltzen denez, horrek esan nahi du euro gehiago ordaindu behar direla kopuru bera lortzeagatik, eta horrek inflazioa areagotzen du. Azkenik, uda sasoian ohikoa denez, sektore turistikoan prezioak igo ziren ekainean, eta oraindik ikusteke daude uztailekoak.