AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iñigo Cabacasen erailketa "behar beste argitu gabetzat" jo du Bilboko Udalak

"Terrorismoaren eta indarkeriaren" hainbat biktima omentzeko oroigarri bat inauguratu du udalak, baina kategoria bereizi bat sortu du Ertzaintzak eraildako Iñigo Cabacasentzat: "behar beste argitu ez diren kasuetan" sartu duen bakarra da.

"Bilbon izan diren terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztien oroimenez", udalak oroitarri bat jarri du Mazarredo Zumarkalearen ondoan. ETAren 73 biktima; GAL, Batallón Vasco Español eta Triple A-ren bederatzi, eta "egiletza argitu gabeko" bi aitortu dituzte monumentuan.

Plakan bada, dena den, kasu bakar bat jasotzen duen kategoria bat: "behar beste argitu ez diren kasuak". Eta hor sartu dute, hain zuzen ere, Iñigo Cabacas, nahiz eta nahikoa argi dagoen gertatutakoa. 2012ko apirilean hil zuen Ertzaintzak Indautxu auzoan, kalean zegoen jendearen kontra oldartu eta gaztea pilotakada batez jota.

"Frogatuta dago Ertzaintzak buruan emandako pilotakada baten ondorioz hil zela", salatu du Egiari Zor fundazioak. Gaitzetsi du, gainera, oroigarrian udalak ez duela Mikel Martinez de Murgia Mendizabal aipatu. Guardia Zibilak erail zuen, modu estrajudizialean.

Martutenen zentsura gogortu nahi du Jaurlaritzak
Fermin Muguruzak kartzelan emandako kontzertuaren ostean, kultur-ekitaldietako baldintzak zorroztea erabaki du gobernuak.