AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iñigo Cabacasen erailketaren sententziari jarritako helegiteak aztertu ditu gaur Espainiako Auzitegi Gorenak

Sei ertzain epaitu zituzten Bizkaiko Lurralde Auzitegian Iñigo Cabacasen hilketaren harira, baina bakarra zigortu zuten. Espainiako Auzitegi Gorenak asteazken honetan aztertu ditu epai horren aurka aurkeztu diren helegiteak. Ebazpenaren zain daude auzibideko bi aldeak, eta oraindik zehazteke dago data.

Zortzi urte eta erdi dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas erail zuela eta, ordutik, polizia-agente bakarra zigortu dute. Hain zuzen, 2018ko azaroan jakinarazi zuten polizia-agintarietako bati –Juan Jose de Pablo, erretiroa hartuta zuena jada– bi urteko espetxe-zigorra ezarri ziola Bizkaiko Lurralde Auzitegiak. Absolbitu egin zituzten, ordea, epaituak izan ziren gainontzeko bost ertzainak: Kepa Muriel, Tomas Gonzalez, Jose Ignacio Moure, Dany Johnny Fernandez eta Eduardo Guzman.

Hainbat helegite aurkeztu ziren epai horren aurka, eta Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Salak gaur, abenduak 9, aztertu ditu. Ebazpena datozen egunetan ezagutaraztea espero da.


Cabacasen senideek, akusazio modura, eskatzen dute epaituak izan ziren ertzain guztiak zigortzea. Horien artean daude "ofizialak" nahiz "oinarriko polizia-agenteak". Izan ere, De Pablori baino ez ziotela zigorra ezarri salatu dute behin eta berriro. 2013an argitara atera ziren audio-grabazioetan entzun daitekeenez, Cabacas hil zuten kale ingurura "denarekin sartzeko agindua" eman zioten De Pablori, polizia-etxetik.


Senideen abokatuak, gainera, azaldu izan du ez zutela lortu Cabacasen hilketarekin lotura zuten beste polizia-agente batzuk auzipetzea, eta Auzitegi Gorenaren aurrean erabili duen argudioetako bat izan da "eskasa" izan zela erailketaren harira poliziek martxan jarri zuten ikerketa.

Gasteizen hogei pertsona berehalako etxegabetze arriskuan daudela salatu du Etxebizitza Sindikatuak
Etxegabetuak izateko arriskuan daude Herrandarren kaleko eraikin birjabetu batean bizi diren bost familia; 'express' kaleratzeen prozeduraren aurreneko kasuetako bat litzateke Gasteizen. Etxebizitza Sindikatuak salatu du ez dutela "bizileku alternatibarik" kale gorrian geratuko liratekeen 20 lagunek, eta "jabetza pribatua" dela "zentzugabekeria hau birproduzitzen duena". Horren aurrean, "etxebizitzaren defentsa eta kontrol zuzeneko borroka prozesuen" alde egin dute sindikatuko kideek, eta "langile kontrola" aldarrikatu dute "kaleratzeen aurrean".