AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iñigo Gutierrez eta Asier Mardones preso politikoak tokialdatu dituzte

2008an espetxeratu zuten Gutierrez getxotarra, eta 2004an Mardones bilbotarra. Aranjuezera eta Logroñora lekualdatu berri dituzte.

Etxerat elkarteak aditzera eman duenez, lekualdatu egin dituzte Asier Mardones Esteban eta Iñigo Gutierrez Carrillo preso politikoak. Bilbotarra da Mardones, eta Alacant I kartzelatik (Foncalent, 750 kilometrora) Logroñoko presondegira (170 kilometrora) mugitu dute. Gutierrez getxotarra, aldiz, Valentzia III espetxetik (Valentzia, 600 kilometrora) Aranjuezera (520 kilometrora) aldatu dute.

Mardones 2004. urtean giltzaperatu zuten, eta 35 urteko kartzela zigorra ari da betetzen. Gutierrez 2008. urtean sartu zuten espetxean, 14 urteko zigorra ezarrita.

23 behargin kaleratze-arriskuan Inyectados Gabi eta Galter lantegietan
MEK taldeak bi enpresak erosteko asmoa azaldu du hartzekodunen konkurtsoan, baina egun aritzen direnak baino langile gutxiago kontratatu nahi ditu.