AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Inkomunikatuta jarraitzen du Pablo Gonzalez kazetariak

Otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, eta hiru hilabeteko behin-behineko kartzelaldia ezarri diote, espioitza delitu bat egotzita. Ordutik ez diote utzi bere hurbilekoekin ez eta konfiantzazko abokatuarekin hitz egiten.

Hilabete baino gehiago igaro da Pablo Gonzalez kazetari nabarniztarra atxilotu zutenetik. Polonia eta Ukraina bereizten dituen mugatik gertu atzeman zuten Poloniako autoritateek, kazetaritza lanetan ari zela. Errusiarentzat espioitza lanak egitea leporatu diote, eta behin-behinean espetxeratu dute; gutxienez maiatzaren 29ra arte izango dute preso Poloniako autoritateek.

Oraindik inkomunikatuta daukate Gonzalez, ez baitiote utzi bere gertukoekin hitz egiten edo egoten, ez eta bere konfiantzazko abokatuarekin harremanetan egoten ere. Espainiako Estatuak Polonian daukan kontsulari soilik utzi diote kazetaria bisitatzen, eta bera bi aldiz izan da espetxean. Kontsularen esanetan, bere kasua salatzeko "presioa" mantentzeko eskatzen du kazetariak.

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuneko hemezortzi artikulu urratu dituzte Poloniako autoritateek Gonzalezen atxiloketan eta kartzelaratzean.

Ofiziozko abokatu bat izendatu zuten kazetariarentzat, baina duela hainbat egun aldatu zuten; orain, ustez, beste ofiziozko abokatu batek darama Gonzalezen defentsaren prestaketa.

Elkartasun sare bat jarri du martxan Garikoitz Etxeberria preso politikoak
EPPK utzi du lizartzarrak, eta ondorioz, "laguntza ekonomikorik, juridikorik eta medikorik" gabe geratu da. Bost urte gehiago egin beharko ditu preso, eta beraz, "egunerokotasuneko biziraupenari aurre egin" ahal izateko elkartasun sare bat eratu du bere gertukoekin. Dirulaguntzak helarazteko aukera ireki du preso politikoak.