AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Inoiz baino paziente gehiago dago zain Nafarroako osasun-sare publikoan

Abuztuaren amaieran, 70.840 pertsona zeuden Osasunbideko espezialisten itxarote-zerrendan. Artatuak izateko, batez beste, 88 egunez itxaron behar dute pazienteek.

Nafarroan, inoiz baino paziente gehiagok itxaron behar dute osasun-sare publikoko mediku espezialista batek lehen aldiz arta ditzaten, eta inoiz baino gehiago luzatzen ari da itxaronaldia. Abuztuaren amaieran 70.840 paziente zeuden Osasunbideko itxarote-zerrendan, eta, batez beste, 88 egunez itxaron behar dute artatuak izan daitezen. Kirurgia-ebakuntza bat jaso behar dutenek, gainera, are gehiago itxaron behar dute: 102 egun batez beste.

Fernando DomĂ­nguezek, Nafarroako Osasun kontseilariak, egoera "konplexua" dela aitortu zuen atzo, ostegunean. Azaldu zuen bi direla Osasunbideko itxarote-zerrenda handitu duten arrazoiak, baina ez du egiturazko arrazoi bat bera ere aipatu.

Alde batetik, argudiatu du udan zehar mediku gutxiagok egin dutela lan oporraldien ondorioz, eta plantilla murriztu duela horrek. Bestetik, aipatu du oraindik ezin direla kontratatu MIR azterketa amaitu duten medikuak, COVID-19aren pandemiak proba atzeratu zuen-eta. Bigarren arrazoi hori da, DomĂ­nguezen arabera, Osasunbideko kolapso-egoeraren arrazoi nagusia.

Kontseilariak defendatu zuenez, iaz 54 mediku kontratatu zituzten udan. Aurten antzeko mediku kopurua kontratatu izan balitz, udan zehar 10.000 kontsulta gehiago egin ahalko zirela kalkulatu du. Ez dirudi balizko aitzakia bat, ordea: itxarote-zerrendan 60.800 paziente egongo lirateke berdin-berdin, 2018ko abuztuan baino 31.000 gehiago.

Energia berdeen ekoizpenak haurren esplotazioarekin duen loturaz ohartarazi dute
Teknologia berdeak eta gailu elektronikoak ekoizteko materialak, besteak beste, haurrak esplotatuz eta "bortxazko lanen" bidez lortzen dira. Kotxe elektrikoen bateriak egiteko kobaltoa eta litioa, edota panel fotoboltaikoak egiteko polisilizioa, adibidez, modu horretan erauzten dira.