AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Inoizko handienak izan dira Iberdrolak 2023an lortutako irabaziak: 4.803 milioi euro

2022ko datuekin alderatuta, iaz %10,7 handitu ziren energia-enpresaren etekinak. Sei urte daramatza emaitzak hobetzen.

2023ko emaitzen berri eman du Iberdrolak: 4.803 milioi euroko irabaziak izan zituen. 2022an 4.309 milioi euro irabazi zituen, eta, beraz, emaitzak alderatuz gero, etekinak %10,7 handitzea lortu zuen iaz. Energia-enpresak sei urte daramatza, urtez urte, emaitzak hobetzen. 2022an, esaterako, %11,7ko igoera izan zuen, aurreko urtearekin alderatuta.

Energiaren ekoizpenean, banaketan eta salerosketan aritzen da Iberdrola. Errekorreko etekinak izateaz gain, inoizko handiena izan zen enpresak 2023an egindako inbertsio gordina ere: 11.382 milioi eurokoa, 2022an baino %6 handiagoa. Taldeko presidente Ignacio Galánen esanetan, "esfortzu inbertzitzaile" historikoa egin du enpresak.

Azken hiru urteetan, Iberdrolak 33.500 milioi euroko inbertsioak egin ditu nazioartean. Horietatik, 7.600 milioi euro inbertitu ditu Espainiako Estatuan.

Julian Assange, Erresuma Batutik AEBetara estraditatua izateko arriskuan
AEBek hamarkada bat baino gehiago daramate kazetari australiarra atxilotu nahian, eta 175 urterainoko zigor bat ezar diezaiokete. Assangek WikiLeaks sortu zuen 2006an, eta AEBetako Armadak Iraken eta Afganistanen egindako gerra-krimenei buruzko informazioa argitaratu zuen 2010ean. Gaur egun, Erresuma Batuan daukate preso.