AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Intxaurrondon, emakume bat bortxatu zuen gizon batek igandean

Itaiak jakinarazi duenez, aurtengo lehen hiruhilekoan, hamahiru bortxaketa salatu zituzten Donostian.

Beste sexu-eraso baten berri eman dute Donostian (Gipuzkoa): joan den igandean, uztailaren 6an, emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek Intxaurrondo auzoan.

Eraso matxistei aurre egitera deitu du Donostiako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, eta azaldu du, 2025. urtearen lehen hiruhilekoan, hamahiru bortxaketa salatu dituztela hirian, 2023ko epe berean baino %85 gehiago. "Egoera urtetik urtera okertzen ari da eta, uda testuinguruan, eraso matxistak are gehiago izango dira", ohartarazi du: "Erantzun kolektiboak antolatzen jarraitu behar dugu".

Voxek migratzaileen eta haien seme-alaben kanporatze masiboa defendatu du
Rocio de Meer diputatuak "birmigrazio-prozesua" eskatu du, milioika pertsonari eragingo liekeena, "espainiar nortasuna babesteko".