AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ipar Euskal Herrian ere sartuko da Frantziako Armada

Frantziako Armadak Baionan esku hartzea aurreikusi dute, baina baliteke Ipar Euskal Herriko beste saltoki-gune eta hondartza batzuetan ere sartzea, "zaintza-lanetan" jarduteko.

Frantziako Estatuko hainbat gunetan kaleak hartu ditu jada Frantziako Armadak. Alarma egoeraren barruan, militarrek Erresilientzia Operazioa delakoa jarri zuten martxan martxoaren 25ean, eta aurreikuspenen arabera, aurki sartuko dira Ipar Euskal Herrian ere. "Babes eta zaintza-lanak" egingo dituztela adierazi dute.

Antza, Baionan (Lapurdi) esku hartuko dute. Dena den, baliteke beste herri batzuetako saltoki-guneetan eta hondartzetan ere jardutea.

Hego Euskal Herrian ere sartu da Espainiako Armada, tartean, Gasteizen (Araba).

Biztanleen mugimenduak arakatuko dituzte Espainiako Gobernuak eta Europako Batzordeak, sakelako telefonoen geolokalizazioaren bidez
Telefonia operadoreek emandako informazioa baliatuta, herritarren mugimenduak aztertzeko aukera izango dute Espainiako Gobernuak nahiz Europako Batzordeak, "koronabirusa kutsatzeko bide nagusiak" topatzeko aitzakiapean. Bestalde, geolokalizazioaren bidez sakelako telefonoak arakatzeko aplikazio berri bat garatuko du Espainiako Gobernuak.