AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ipar Euskal Herrira tokialdatu dute Naël erail zuen polizia

Hiltzailea inpunitate osoz itzuli da lanera, berak eskatu duen tokian, Euskal Herrian.

Zigorgabe jarraitzen du 2023ko ekainean, Nanterren (Paris), Naël izeneko 17 urteko gazte bat erail zuen polizia-agenteak. Besteak beste Libération komunikabideak jakinarazi duenez, hiltzailea duela hilabete batzuk bueltatu zen lanera, eta, berak eskatuta, Ipar Euskal Herrira lekualdatu dute. Beraz, bertan jarraituko du polizia-lanetan, soldata mantendurik.

Agintaritzek Florian M. izeneko agentea babesten segitzen dute, Naël erail izanari lotutako kostu judizialak eta 15.000 euroko fidantza hartu baitute euren gain. Aipatutako hedabidearen esanetan, joan den martxoaren 17an eman zuten hiltzailea lanera itzultzeko agindua, Frantziako Poliziako zuzendaritzak eskatuta eta Barne Ministerioak onartuta.

Frantziako Estatuko fiskaltzak aurten eskatu du Florian M. epaitu dezatela, Naël hil izana leporatuta. Izan ere, ebatzi du agenteak bazuela aukera, gaztea tirokatu beharrean, "ibilgailuaren kapora edo pneumatikoetara tiro egiteko"; eta esan du tiroketan ez zela bete poliziaren "defentsa legitimorako baldintzarik". Akusazioa mantentzen du fiskaltzak.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, dena den, salatu du azken berriek agerian uzten dutela Poliziaren inpunitatea. Gaineratu du polizia-indarren funtzioa dela, "ordena burgesa mantentzeko, langile-klasearen aurkako biolentzia gauzatzea", eta justizia eskatu du Naëlentzat eta bortizkeria polizialaren biktima guztientzat.

Irantzu Mugeta militante politiko bilbotarra zendu da
Ikasle-mugimenduan militatzen zuela, lau aldiz jipoitu eta markatu zuten faxistek 80ko hamarkadan.