AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iparraldeko Mugimendu Sozialistako kide bat epaituko dute hilaren 7an

Margoketa batzuk egitea leporatuta epaituko dute Pauen Gabi Daraspe, eta Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak protesta batera deitu du egun horretarako, Baionan, "lan politikoa egiteko baldintzen defentsan". 'Leioako6ak aske' kasuan ere auzipetuta dago urruñarra.

Gabi Daraspe Mugimendu Sozialistako kidea epaituko dute hurrengo asteartean, pintaketa batzuk egitea egotzita. Paueko (Okzitania) auzitegian epaituko dute urruñarra, eta, egun horretarako, elkarretaratze bat antolatu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak. Darasperen absoluzioa eskatuko dute, bai eta lan politikoa egiteko baldintzen defentsa aldarrikatu ere. Baionako (Lapurdi) suprefeturaren aurrean izango da protesta, otsailaren 7an, 19:00etan.

Kontseilu Sozialistak gogorarazi du, gainera, Daraspek beste auzi bat daukala irekita bere kontra. Leioako 5ak aske kasuan auzipetuta dago, beste bost kiderekin batera. Leioako campusean (Bizkaia) 2016an izan zen ikasle mobilizazio batean atxilotu zituzten guztiak, eta 39 urte eta erdiko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte haientzat —hemen azalpen gehiago—

Bestalde, iazko maiatzaren amaieran, Itziarren (Gipuzkoa) atxilotu zuten Daraspe. Ikasle greba baten harira 2018an ezarritako zigor bat betearazteko atxilotu zuen Ertzaintzak, eta Martutenen (Gipuzkoa) espetxeratu zuten. 2018tik etenda zegoen sententzia berriz ere eten zezatela eskatu zuen gaztearen defentsak, eta ekainaren hasieran geratu zen aske.

Aske geratu da deportatua izateko arriskuan zegoen Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kidea
"Oztopo burokratikoak eta poliziaren gehiegikeriak" jasan ditu atxiloaldian, baina aske utzi dute jada. "Etxegabetzeekin eta deportazioekin amaitzeko", autodefentsa sozialista antolatzera deitu du Etxebizitza Sindikatuak.