AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irabazi errekorrekin itxi zuten 2024a Espainiako Estatuko bankuek: 32.000 milioi euro, inoizko urterik onena

Sei entitate nagusiek, Europar Batasuneko batez besteko soldata duten 1,2 milioi langilek adina irabazten dute, komisioek eta interes-marjinek bultzatuta.

Espainiako Estatuko banku-sektoreak irabazi historikoekin itxi zuen 2024. urtea, sei entitate nagusien artean 32.000 milioi euro pilatzera iritsi baitziren. Santander bankua da gorakada horren buru, 12.574 milioi eurorekin; aurreko urtean baino %14 gehiago irabazi du, Espainiako Estatuko etekinak bikoiztuz. BBVAk, berriz, 10.000 milioitik gora lortu ditu lehen aldiz (10.054 milioi, %25,4 gehiago), eta CaixaBank 5.787 milioira heldu da, %20,2ko hazkundearekin. Emaitza horiek aurrekaririk gabeko igoera bat erakusten dute finantza-sektorean, banketxeei ezarritako zerga berezia eta Espainiako Estatuko merkatuaren errentagarritasunari buruzko kritikak gorabehera.

Irabazien hazkundeak bi faktoreri erantzuten die nagusiki: banku-komisioen igoerari eta interesengatiko marjinaren hazkundeari. Komisioei esker 26.000 milioi euroko diru-sarrerak metatu zituzten, eta %12 hazi ziren irabazi horiek, aurreko urtearen aldean. Nahiz eta bankuek, hainbat urtez, tasa negatiboei erreferentzia eginez justifikatu dituzten igoera horiek, orain, goranzko tasekin, mantendu egin dituzte komisioak. ASUFIN bezalako kontsumitzaileen elkarteek kritikak egin dituzte, salatzeko "kostu gehigarri" horiek ez daudela "justifikatuta".


Sionisten aurpegi zuriketari ezetz esan diote Gasteizen
Baskoniaren aurka jokatzeko bertaratu da Gasteizera Maccabi Tel Aviv taldea, baina jende ugari mobilizatu da partidaren eta Israelgo Estatu terroristaren kontra. Buesa Arenan bertan ere oso presente egon da Palestinaren aldeko aldarria.