AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irabazien markak hautsi dituzte BBVA eta Santander bankuek

2007tik erregistratutako daturik onenak izan zituen iaz Santander bankuak, etekina %18 handitzea lortu baitzuen. BBVAk inoiz baino irabazi handiagoa erdietsi zuen 2022an; %38 egin zuen gora.

2021. urteko emaitzekin alderatuta, irabazi handiagoak izan zituzten iaz Santander eta BBVA bankuek. 2022an, 2007tik lortutako daturik onenak izan zituen Santanderrek: 9.605 milioi euroko etekina, 2021ean baino %18 handiagoa. 2007an, 9.060 milioi euroko etekina lortu zuen. Iaz, "akzio bakoitzeko etekina %23 igo zen eta akzioko esku-dirutan emandako dibidendua, berriz, %16", Ana Botin presidenteak azaldu duenez. 2023an, gainera, joera gorakorra mantenduko delakoan dago banketxea, espero baitu "inflazioaren jaitsiera lehenesten jarraitzea banku zentralek eta gobernuek"; alegia, interes tasak igotzen.

BBVAk, bestalde, inoizko emaitzarik onenak erdietsi zituen 2022an. 6.420 milioi euroko irabazia eduki zuen iaz, 2021ean baino %38 handiagoa. Banketxearen arabera, "diru-sarreren igoerak ekarri du emaitza on hori". "Hazkunde urtea izan da guretzat. Inoizko etekin handiena lortu dugu, kredituaren hedapena indartuta eta gure estrategian aurrerapauso garrantzitsuak emanda; digitalizazioa, berrikuntza eta jasangarritasuna, esaterako", esan du Carlos Torres Villa presidenteak.

Iruñerrian, 50 gaztetik gora identifikatu eta isundu dituzte GKSren propaganda politikoa egiteagatik
GKSk aurreko larunbaterako zeukan antolatuta manifestazio bana Iruñean eta Bilbon, eta horri begirako lan politikoa egiten ari ziren gazte ugari identifikatu eta zigortu dituzte polizia-indarrek azken asteetan; besteak beste, mobilizazioei buruzko informazioa banatzeagatik eta pankartak zein kartelak jartzeagatik.