AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irailaren 11n izango da Lizarrako bi kideren kontrako epaiketa, Voxen salaketa bat dela-eta

Faxisten kontrako protesta baten harira, auzipetuta daude bi lizartar. Maiatzean egin behar zieten epaiketa, baina irailera atzeratu dute saioa. Deialdietara adi egoteko eskatu du Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak.

Auzipetuta jarraitzen dute Lizarrako (Nafarroa) bi kidek, Vox alderdiko faxisten kontra protesta egiteagatik. Joan den maiatzean epaitu behar zituzten Lizarran bertan, baina epaiketa atzeratu zuten azken unean.

Dena den, data berria jakinarazi du jadanik Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak: datorren irailaren 11n izango da Voxek salatutako bi pertsonen kontrako epaiketa, eta deialdietara adi egoteko eskatu du Kontseilu Sozialistak.

2022ko martxoan, Lizarran propaganda-postu bat jartzen saiatu ziren faxistak, baina aurre egin zieten hainbat lagunek. Talkak izan ziren Voxekoen eta protesta egiten ari zirenen artean, eta, horren harira, gaur egun auzipetuta dauden bi pertsonen aurkako salaketa bat aurkeztu zuten faxistek.

Gorroto-delitu bat egotzi die Voxek, nahiz eta Nafarroako Probintzia Auzitegiak adierazi izan duen alderdi politikoak ezin daitezkeela izan gorroto-delitu baten biktima.

Melillako kostara heldu nahian ari ziren lau pertsona harrapatu ditu Guardia Zibilak
Poliziaren ontzi batek aurretik eraman du migratzen ari ziren lau lagunen txalupa, eta uretara bota du horietako bat. AMDH elkartearen esanetan, posible da pertsona migratuetako bat hil izana. Sarri atera dira argitara askotariko polizia-indarren eta kostazainen erasoak erakusten dituzten irudiak.