AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irailaren 15ean greba egingo dute hezkuntza arloko azpikontratek ere

Hezkuntza arloan sindikatuek deituriko grebara batuko dira azpikontratatutako hainbat sektoretako langileak ere. Garbiketa-zerbitzuetan, jantokietan eta eskola garraioan jarduten duten beharginak daude grebara deituta. Pandemiaren aurretik ere hainbat lan-gatazkatan borrokan aritu dira sektore horietako langileak; COVID-19ak balditzaturiko testuinguruan, "informaziorik gabe" eta "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren erantzun argirik gabe" daudela salatu dute.

Hezkuntza arloko azpikontratek ere grebara joko dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hala, irailaren 15erako EAEko hezkuntza komunitatean deitutako grebara batuko dira garbiketa-zerbitzuetan, jantokietan eta eskola garraioan soldatapean ari diren beharginak. Greba deitzeko arrazoia honakoa dela adierazi dute sindikatuek: "Ez dagoela negoziaziorik eta prebentzio eta segurtasun neurrien planifikaziorik, osasun-alarma egoeran".

Besteak beste, salatu dute, garbiketa-zerbitzuetako langileen artean, gaixo daudenen eritasun bajak bete gabe daudela oraindik. Era berean, "informazioa eta baliabideak" eskatzen dituzte COVID-19aren hedapenak baldintzatu duen testuinguruan.

Bereziki kolpatuak

Hezkuntza arloan azpikontratatutako hainbat sektoretako langileek, pandemiaren aurretik ere, hainbat borroka abiatu zituzten haien lan-baldintzak hobetzeko. Adibidez, EHUko garbitzaileek grebari ekin zioten martxoan, ezarritako hitzarmena betetzearen alde. COVID-19 birusaren zabalpenarekin batera inposaturiko neurrirekin ere, lan-baldintzen okertzean sakondu zutela salatu zuten; adibidez, garbitzaileek adierazi zuten greba etetera behartu zituztela eta %100eko gutxieneko zerbitzuak inposatu zizkietela.

Jantokietako langileak ere pandemiaren testuinguruan bereziki kolpatuak izaten ari dira. Esate baterako, martxoaren 12an, Gasteizko (Araba) eskoletako jantokietako beharginek adierazpen bat argitaratu zuten; bertan, "sektore kolpatuenak" baztertu izana gaitzetsi zuten, hezkuntzako langileen artean zeuden "arrakalak" salatuz.

Emakume batek talde bortxaketa bat salatu zuen abuztuan Gasteizen
17 urte ditu emakumeak. Antza, hiriko berdegune batean geratu zen gizonezko batekin, eta hitzorduan bertan, beste sei agertu ziren. Orduan bortxatu zuten. Une honetan, sexu askatasunaren aurkako delitua leporatzen diete guztiei.