AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irailaren 5ean hasiko da Fito preso politikoaren kontrako epaiketa berria, Madrilen

Hemezortzi urteko kartzela-zigorra eskatzen dute beretzat, sabotaje-ekintza bati lotuta. Otsailean espetxeratu zuten Zaballan, beste zigor bat betearazteko.

Espainiako Auzitegi Nazionalak ostegunetan ekingo dio Gaizka Astorkizaga Fito preso politikoaren kontrako epaiketari. Urrirako zegoen aurreikusita epaiketa, baina hilabete honetan hasiko da azkenean. 2020an Eako (Bizkaia) kutxazain baten kontra sabotaje-ekintza bat egin izana egozten diote, eta ikaragarria da fiskaltzak horren harira egindako zigor eskaera: hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Fitorentzat.

2023ko ekainean ere Madrilen epaitu zuten, beste kide batekin batera. Desordenak eragitea egotzita, bi urteko kartzela-zigor bat jarri zioten. Astorkizagaren kartzelaratzearekin aurrera egitea erabaki du aurten fiskaltzak, eta, horrela, joan den otsailean espetxeratu zuten Zaballan (Araba), zigorra betearazteko. Preso daukate ordutik.

Ertzaintzak 2020ko azaroan atxilotu zituen Fito eta iaz epaitutako beste kidea, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, IƱaki Bilbao eta Patxi Ruiz preso politikoak gose greban zeudenean izan ziren hainbat sabotaje-ekintzari lotuta (gero, 2023an, horren harira epaitu zituzten bi atxilotuak). Bederatzi hilabetez eduki zituzten "prebentziozko" espetxealdian, 2021eko uztailera arte. Horren aurretik, beste lau urtez izan zuten preso Fito. Beraz, hirugarrenez kartzelaratu dute aurten.

Langraizko Tubos Reunidoseko langileek greba mugagabeari eusten diote
Abuztuaren 26an ekin zioten grebari, lan-hitzarmen berri bat exijitzeko. Zuzendaritzak uko egin die langileen eskaerei, eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat irekiko du Langraiz Okako, Amurrioko eta Trapagarango lantegietan.