AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irakasle batek hainbat ikasle erasotu ditu Ibaetako Arkitektura fakultatean, UIBk eta Arrakalak salatu dutenez

Hainbat ikasleren aurrean zakila atera zuen unibertsitateko irakasleak. Eraso sexista salatzeko elkarretaratzera dei egin dute UIBk eta Arrakalak.

Pasa den urriaren 4an, hainbat ikasle erasotu zituen Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasle batek, haien aurrean zakila aterata. Unibertsitateko Indar Batasunak eta Arrakala emakume taldeak salatu dutenez, ez da irakasleak jarrera erasokorrak dituen lehen aldia, baina "normaltasun guztiz jarraitzen du klaseak ematen". UIBko eta Arrakalako kideen arabera, UPV/EHUk gertakaria ezkutatu du "bere irudia ez zikintzeko".

Horren aurrean, "mota guztietako erasoak baimentzen dituzten egoerekin amaitzeko lanean" jarraituko dutela azpimarratu dute UIBk eta Arrakalak. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute datorren astelehenean, urriaren 25ean, 14:30ean Arkitektura fakultatean.

Ikusi hemen UIBk eta Arrakalak argitaratutako bideoa

Bizkaiko autoeskoletako langileek grebari berrekinen diote urrian
Irailaren 20tik 24ra greba egin zuten langileek. Patronalak negoziazioan jarrera aldatu ez duela ikusita, urrian berriz ere grebara jotzeko erabakia hartu dute langileek. Urriaren 25etik 29ra eginen dute greba.