AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irunberrin soldatapean galdu du bizia langile batek, urteko hamargarrena

Atzerako martxan zihoan kamioi batek azpian hartu zuen behargina bart. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian hamar langile erail dituzte haien lanpostuetan.

Bart beste langile batek galdu zuen bizia soldatapean lanean ari zela. Oraingoan Irunberriko (Nafarroa) Acciones Blades enpresan izan da ezbeharra: atzerako martxan zihoan kamioi batek harrapatu zuen behargina. 23:00 aldera izan zen lan-istripua.

2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez hamar langile hil dituzte haien lanpostuetan. Aurreko ostiralean Azpeitian (Gipuzkoa) izan zen lan-heriotza bat; hain zuzen, kamioi bat deskargatzen ari zela, metalezko hodi batzuek hartu zuten azpian langile bat.

Tubacexeko langileek auzitegietara joko dute, enpresak kaleratzeekin aurrera egitea erabaki ostean
Zuzendaritzak iragarritako kaleratze masiboaren harira hasi zen negoziazio-fasea agortutzat eman du Tubacexeko langile batzordeak, zuzendaritza ez baitago prest 136 kaleratzeak eteteko. Lanean jarraituko dutenen lanpostua mantentzeko eskakizunari ere muzin egin dio zuzendaritzak. Horren aurrean, auzitegietara jotzea erabaki du langile batzordeak.