AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñean, berriz eskatu dute Erorien Monumentu frankista bota dezatela

Udalbatzarra atzo bildu zen, eta udaletxe aurrean egin zuten protesta zaratatsu bat elkarte memorialistek, gobernuei berriz exijitzeko Erorien Monumentua eraitsi dezatela.

EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik berriki aurkeztu dute adierazpen bat Iruñeko (Nafarroa) Udalean, Erorien Monumentu faxista mantentzeko hautua berretsiz eta horretarako beste pauso bat emanez. Elkarte memorialistek salatu dute hiru alderdiak entzungor egiten ari direla eraikin frankista eraisteko aldarri indartsuari, eta mobilizatzen jarraitzen dute, beraz: udalbatzarrak atzo osoko bilkura bat zuela probestuta, udaletxe aurrean egin zuten protesta zaratatsu bat, beste behin ere, Erorien Monumentuaren eraispenaren alde.

Elkarte memorialistek salatu dute ez dela nahikoa oroigarri frankistari izena eta ustezko eginkizuna aldatzearekin, "eraikinaren osotasuna" delako hari izaera faxista ematen diona, eta ez bere izena edo edukia soilik. Gaitzetsi egin dute udaleko EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik urratsak egiten segitzea Erorien Monumentua mantendu dadin, ematen baitu Nafarroako Parlamentuan hori ahalbidetzeko lege-aldaketa bat mahaigaineratuko dutela. Elkarte memorialistek berriz eskatu diete zorrotz, bai EH Bildu buru duen Iruñeko Udalari bai Nafarroako Gobernuari, monumentu frankista botatzeko neurriak har ditzatela, hura aldatzen eta "beste esanahi bat ematen" saiatu beharrean.

237 musikari eta talde batu dira, Raimundo El Canasteroren eta instituzioak kritikatzeko eskubidearen alde
Hurrengo asteazkenean epaituko dituzte Raimundo El Canasteroko kideak, Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko egindako abestia dela-eta. Manifestuak dio legitimoa dela "boterea eta instituzioak kritikatzea", eta, hain zuzen ere, horretarako "betebeharra" dutela musikariek.