AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñean, deportatua izateko arriskuan dago une honetan gazte militante bat

Espainiako Poliziak atzo geratu eta atxilotu zuen, arrazagatiko profilagatik. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren baimenaren zain dago orain, gaztea deportatzeko.

Atzo, urtarrilaren 21ean, pertsona migratu bat modu arbitrarioan geratu zuen kalean Espainiako Poliziak. Identifikatzeko eskatu ostean, komisariara eraman zuten agenteek, baina esanez ez zirela bera atxilotzen ari: jakinarazpen bat soilik eman behar ziotela argudiatu zuten. Behin polizia-etxean zegoela, ordea, atxilotuta zegoela jakinarazi zuen Poliziak, Migranteentzako Arreta Gunearen (PIM) esanetan. Nabarmendu du zalantzagarria dela atxiloketa hori legezkoa izan ote den ere, eta arrazagatiko profilagatik jo zutela gaztearen kontra.

Atxikituriko pertsona egoera administratibo irregularrean dago gaur egun, eta Espainiako Poliziak dio bere aurkako agindu bat omen dagoela indarrean, Schengen eremura sartzea debekatzen diona. Itxura denez, deportatu egin nahi dute orain, eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren baimenaren zain daude horretarako. "Asko kezkatzen gaitu hau izatea gaur egungo gobernuak ezarriko duen politika: itxura magrebtarra daukaten pertsonak kalean geratzea eta zuzenean kanporatze-aginduak aplikatzea", azaldu dio PIMeko kide batek GEDAR LANGILE KAZETAri.

Paperik gabeko pertsonei babesa emateko sarearen eta arrazakeriaren aurkako mugimenduaren parte da arriskuan dagoen gaztea. Berehala aske utz dezatela exijizeko, une honetan hainbat kolektibotako kideak daude elkarretaratuta Espainiako Poliziaren komisaria aurrean, Txintxilla Jenerala kalean. PIM bera, El Hadji Gune Autogestionatua, Iruñerriko Kontseilu Sozialista, Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, BDZ, Haritu eta Dar Etxeko kideak daude bertan, besteak beste.

Erretiroa 72 urterekin hartzea sustatuko du Espainiako Gobernuak
PSOE buru duen gobernuak gaur onartuko du erreforma. Sumar eta PP alderdien, patronalaren nahiz sindikatu nagusien babesa du.