AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñean ere 'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!' lelopean mobilizatu dira 1.200 ikasle

1.200 gaztek hartu dute parte IAk Nafarroako hiriburuan deituriko manifestazioan. Aurreko astean bezala, "langile kontrolpeko hezkuntza" izan da bildu direnen aldarrikapen nagusia. Hiru auzi zehatz izan dituzte gogoan: hezkuntzara sarbidea, ikasketa telematikoa eta askatasun politikoak.

Ikasle Abertzaleakek mobilizazioa deitu zuen Iruñean (Nafarroa) ostegun honetarako, hilak 24. Iragarri bezala, goizetik Iruñerriko ikastetxeetan nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan osatu dituzte zutabeak ikasleek, eta 12:00etan elkartu dira Foruen Plazan. IAk GEDAR LANGILE KAZETAri jakinarazi dionez, 1.200 ikasle inguru mobilizatu dira Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu! aldarrikatzeko.

Indar polizialen kontrol estuarekin eta osasun-irizpideak bermatuta, Arrosadia auzoa zeharkatu dute manifestazioan, harik eta NUPeko aulariora iritsi arte. Bertan izan da amaierako ekitaldia, eta hainbat adierazpen plazaratu ditu IAk: "Indarrak batuz eta elkarrekin borrokatuz bakarrik defendatu eta hobetu ditzakegu unibertsitateko langile klaseko sektore ezberdinen bizi- zein ikas-baldintzak".

ALDARRIKAPEN ZEHATZAK

Hego Euskal Herriko gainontzeko hiriburuetan bezala, eta "langile kontrolpeko hezkuntza" helburu, hiru eskakizun zehatz mahaigaineratu ditu IAk Iruñeko agerraldian ere: "Ikasle langileek hezkuntzara sarbidea izatea", "eskola telematikoaren zailtasunek ikasketa prozesua ez oztopatzea" eta "lan politikorako aukera erreala izatea". Hori horrela, eta hezkuntza komunitateko langileriaren osasun-baldintzak bermatu ezean, "aurrean" izango dituztela adierazi diete aginte politikoei.

MOBILIZAZIO JENDETSUAK

Joan den irailaren 15ean, IAk EAEko hiriburuetan egindako deialdiei erantzunez, kalera irten ziren 2.500 ikasle. Gaurkoan Nafarroan mobilizatu diren beste 1.200 gazteak zenbatuta, Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu! dinamikan 3.700 ikasle inguru irten dira kalera.

ARGAZKIAK: IKASLE ABERTZALEAK

Gipuzkoako adindunen egoitzetako langileek greba egingo dute urriaren 6an
Gipuzkoako pertsona nagusien egoitzetako langileek berriz joko dute grebara, martxoaren 13an lanuzteak geratu eta urte erdira. 242 egun iraun zuen lehen grebak, konfinamenduak trabatu aurretik. Oraingoan ere eskaera berdinak egin dituzte, hots, lan-baldintza hobeak lortzea, egoera larriagotu egin baita COVID-19aren testuinguruan.