AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñean, negozio turistikoaren kontra mobilizatuko da Etxebizitza Sindikatu Sozialista abenduaren 13an

Turismoaren negozioaren aurka antolatu dira Mercaderes 18ko bizilagunak, eta haiekin elkartasunez antolatu dute manifestazio bat datorren asterako. 18:00etan hasiko da Errekoleten Plazatik.

Iruñerriko (Nafarroa) Etxebizitza Sindikatu Sozialistak mobilizazio-deialdi bat egin du abenduaren 13rako, Alde Zaharrean: negozio turistikoaren aurkako manifestazio bat antolatu du, Mercaderes kaleko 18. zenbakiko bizilagunei elkartasuna adierazteko. Izan ere, euren etxea galtzeko arriskuan daude: alokairuan bizi dira Vidaurre Groupen jabetzako etxe batzuetan, baina horiek hustu eta pisu turistiko bihurtu nahi ditu enpresak.

Bizilagunek azaroaren hasieran egin zuten agerraldi bat, sindikatuaren eskutik, turismoaren negozioaren kontra antolatu direla jakinarazteko. Bi exijentzia egin zizkioten Vidaurre Groupi: "Lehena, utz diezaiola gu kaleratzeko jazarpena erabiltzeari, horrek haren irudia zikindu besterik ez du egingo-eta; bigarrena, ez dezala aurrera egin 11 pisu horiek etxebizitza turistiko bihurtzeko operazioarekin".

Bizilagunek eta sindikatuak azpimarratu zuten, gainera, "turismoaren negozioak ondorio kaltegarriak dakarkizkiola langile-klase osoari eta inguruneari, bereziki Alde Zaharra bezalako auzoetan". Hainbat ondorio aipatu zituzten prentsaurrekoan, hala nola "bizilagunak beren bizitokitik kanporatzea"; "modu zuzenean, ostatu turistikoak egiteko lehen bertan bizi ziren maizterrak kaleratzen dituztenean, baina baita zeharka ere, prezioen igoeraren eta aukera-faltaren eraginez, sektore pobretuenek auzotik alde egin behar izaten dutenean edo gazteak ezin direnean beren auzoan emantzipatu".

Abenduaren 13ko manifestazioa arratsaldeko 18:00etan izango da, Errekoleten Plazatik abiatuta.

Tortura sistematikoa ez zen frankismoko kontua soilik izan
EAEn 4.113 tortura kasu erregistratu zituzten 1960 eta 2014 artean, eta horietatik 3.032 kasu dira 1978aren ostekoak.