AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñeko haur bati sexu-erasoa egin dio irakasle batek

10 urteko haurraren amak eman du erasoaren berri, ukituak jasan zituela esan ondoren. Irakasleek ikasleei egindako sexu-eraso gehiago salatu dituzte Euskal Herriko ikastetxeetan urtean zehar.

Iruñeko (Nafarroa) irakasle batek sexu-erasoa egin dio 10 urteko ikasle bati. Haurrari ukituak egin dizkio irakasleak, biak bakarrik zeuden une batean. Jakinarazi dutenez, erasoaren ondoren oso urduri zegoen neska, eta gertatutakoa azaldu zion amari.

Salaketa bat jarri du amak, eta ikertzen ari dira kasua. Oraingoz aske dago erasotzailea, sexu-abusuak egitea leporatuta, baina ez du klaserik emango momentuz.

Sexu-eraso gehiago izan dira Euskal Herriko ikastetxeetan

Maiatzaren 28an lau sexu-eraso salatu zituzten hainbat gurasok Getxon (Bizkaia): irakasle batek ukituak egin zizkien lau ikasleri. Haur batek mina zuen gorputzean, eta eskolara joateari uko egin zion. Ospitalera eraman zuen amak, eta orduan eman zuten aditzera medikuek sexu-erasoen aztarnak zituela. Eraso hori salatzean, beste hiru kasu azaleratu ziren.

Iruñerriko beste ikastetxe batean ere sexu-eraso batzuk salatu zituzten zenbait ikaslek eta irakaslek. Eskolan lan egiten zuen gizonezko batek kamerak jarri zituen aldageletan eta komunetan, eta Iruñerriko hainbat saltokitako aldageletan ere berdina egin zuen.

Greba egin dute Gasteizko Corazonistas ikastetxeko jantokiko langileek
Laugarren lanuztea egin dute hilabete honetan, lan-hitzarmen berri bat exijitzeko. Arabako ostalaritzako itunean daude oinarrituta beharginen baldintzak, baina ez dira 2019tik berritu. Gastronomic enpresak soldata-igoerak proposatu ditu, baina langileek nahikoa ez direla argi adierazi dute.