AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñeko zazpi gazte komisaldegian deklaratzera deitu ditu Espainiako Poliziak, otsailaren 22ko gertakarien harira

Iruñeko Alde Zaharreko inauterietako gertakariak direla-eta, zazpi gazte deitu ditu komisaldegian deklaratzera Espainiako Poliziak. 17 eta 23 urte arteko gazteak ustez "desordena publikoak" egiteagatik daude ikerketapean. Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak asanblada irekia deitu du datorren ostiralerako.

Otsailaren 22an, Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharreko inauterietan izan ziren gertakariak tarteko, zazpi gazte komisaldegian deklaratzera deitu ditu Espainiako Poliziak. Ikerketapean daude zazpirak, "desordena publikoak" egitea leporatuta. Gaur goizean euren etxeetara bertaratu da Polizia, eta zitazioa jakinarazi die.

Gertakarien egunean, ospakizun bete-betean zeudela, Alde Zaharrean sartu zen Espainiako Polizia; kalejiran zeuden hainbat bizilaguni oldartzeaz gain, 14 urteko gazte bat harrapatu zuten furgonetarekin. Ondoren, beste hainbaten artean, moxaurrez mozorrotuta zebiltzan hainbat gazte identifikatu zituzten. Horiek dira deklaratzera deitu dituztenak, 17 eta 23 urte arteko gazteak. Gertakarien hurrengo egunean, jazotakoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten auzoan.

Erantzuna

Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak egoera salatu du adierazpen baten bidez. Haien esanetan, inauterietakoa ez da gertakari isolatu bat izan, eta "gero eta ohikoagoak" dira halakoak. Adibide modura, Maravillas gaztetxearen auziaren harira deklaratu zuten gazteak eta urtarrileko greban identifikatutakoak eta atxilotutakoak ekarri dituzte gogora.

Hala, auzo batzarra deitu dute ostiral honetarako, 18:30ean Plazaran.

'Antolakuntzan datza iraultza' izenpean, Martxoaren 8ari lotutako hitzaldiak emango ditu Itaiak
"Emakume langilea subjektu politiko bilakatzeko aukerak sortzen jarraitzea" aldarrikatuz, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunari begirako hitzaldiak eskainiko dituzte Itaia sareko kideek Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta zenbait campusetan. Gaur izan da lehenengo saioa NUPen.