AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irunen emakume bati eraso dio bikotekideak

Sexu-erasoak egiteaz gain, emakumea kolpatu, iraindu eta mehatxatu zuen 29 urteko gizonak. Ostegun goizaldean izan zen erasoa.

Aurreko ostegun goizaldean emakume bati eraso zion bere mutil lagunak Irungo (Gipuzkoa) etxebizitza batean. Sexu-erasoak egin zizkion bikotekideak, baita kolpatu, iraindu eta mehatxu egin ere.

Tren geltoki batean atzeman zuten poliziek erasotzailea, eta atxilo eraman zuten. 29 urte ditu.

Bikotekideari eraso egin dio gizon batek Baionan
Asteburu honetan atxilotu dute 40 urteko gizonezkoa, bikotekideak erasoaren berri eman ondotik. Dena den, ez da neska lagunari erasotzen dion lehen aldia. Erasotzailea gaurko izan da epaitegira deitua, bere zigorra jakinarazteko.