AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñerrian, gizon batek ezkutuan grabatu du jendea aldagela batzuetan eta komun batean

Kamera ezkutu bat jarri zuen lan egiten duen eskolako komunean. Gainera, Iruñerriko hainbat saltokitako aldageletan ere hartu ditu irudiak. Itaiak protestara deitu du gaur arratsalderako: elkarretaratze bat egingo du 19:00etan, Udaletxe Plazan.

Gizon bat ikertzen ari dira Iruñerrian, komun batean eta hainbat aldagelatan jendea ezkutuan grabatzeagatik. Iruñerriko ikastetxe batean egiten zuen lan erasotzaileak, eta irakasleek eta beste langile batzuek erabiltzen duten komunean jarri zuen kamera txiki bat, ezkutatuta.

Horretaz gain, gizonezkoak erabilitako gailuak aztertzean, ohartu dira beste toki batzuetan ere martxan zituela kamera batzuk. Itxura denez, Iruñerriko hainbat saltokitako aldageletan ere jarri zituen kamerak, jendea ezkutuan grabatzeko. Oraindik ez dute zehaztu, denera, zenbat pertsona grabatu dituen gizonak euren borondatearen kontra.

Itaiaren deialdia gaur arratsalderako

Erasoak salatzeko, protestara deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Kontzentrazio bat antolatu du gaur arratsalderako, Udaletxe Plazan: 19:00etan hasiko da, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean.

Envases Universalesek 50 langile kaleratuko ditu Ugaon
Ugaoko lantokiko ekoizpenaren %75 galduko da lan-erregulazioko espediente baten bidez. Langileek salatu dute lantegia ixtea izango dela hurrengo urratsa.