AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformen koordinadora sortu dute

Atzo atera zen argitara Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformen koordinadoraren sorrera, agerraldi bidez. Bi helburu nagusi izango ditu egitasmoak: apustu etxeen auziaren inguruko kontzientziatzea sustatzea, eta haien desagertzea. Plataformako kideek iragarri dutenez, mobilizazio eguna antolatu dute datorren otsailaren 8rako, eta parte hartzera dei egin dute.


Atzo egin zuten agerraldia koordinadoraren jaiotzaren berri emateko. Bertan adierazi zutenez, apustu etxeen auziari dagokionean, mendekotasunaren arazoa "zabalagoa" da, eta "mendekotasun berak" isla desberdinak ditu egun. Esaterako, "online jokoak, makina txanpon-jaleak eta kasinoak" aipatu zituzten.

Borroka horri heltzeko elkarlana sustatzera dei egin zuten atzoko prentsaurrekoan, norbanakoei nahiz kolektiboei zuzenduta; "bai Iruñerrian, baita Nafarroa osoan ere". Koordinadoraren ustez, "auzo edo herri txiki batean garaipen txikiak lor ditzake, baina asko elkarlanean antolatuz gero, garaipen handiak" lortzeko aukera ere badago.

Jopuntuak



Hilabete osoko greba egingo dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek
Gipuzkoako Foru Aldundia ez da agertu sindikatuekin eta patronalarekin batera zuten bilerara, eta langileek beste 30 eguneko grebarekin erantzun diote.