AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareak eta GKSk proletalgoaren arazoei irtenbidea emateko bitartekoak jarri dituzte martxan

"Askatasun politikoak eta langile antolakuntza" ardatz, indarrak batu eta salbuespen egoeran langilegoa jasaten ari den hainbat erasori aurre egiteko baliabideak antolatu dituzte GKSk eta Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareak, norbanako batzuekin batera. Hiru arlotan eskainiko dituzte bitartekoak eta aholkularitza juridikoa: lana, etxebizitza eta polizia jazarpena.

"Egia, osasuna, askatasun politikoak eta langile antolakuntza" oinarri hartuta, duela aste batzuk, Burgesiaren ofentsiba gelditu! salaketa kanpaina abiatu zuten Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sareak eta Gazte Koordinadora Sozialistak. Orain, "kanpaina nazionalari jarraipena emanez", pauso bat gehiago egin dute: salbuespen egoeran "proletalgoen arazoei irtenbidea ematen saiatzeko" bitartekoak jarri dituzte martxan, hainbat norbanakorekin elkarlanean.

Hain zuzen, hiru eremutan antolatu dituzte bitartekoak eta aholkularitza juridikoa: lan-arloan, etxebizitzaren arloan eta polizia jazarpenaren arloan.

Etxebizitzari lotuta, esaterako, alokairu-kontratuarekin edo kontraturik gabe arazoak dituzten pertsonen kasuei erantzuten ahaleginduko dira, baita "etxebizitza baten behar larria" duten pertsonen kasuei ere. Lan-arloan, kontraturik gabe jarduten duten langileek, Aldi Baterako Enplegu Erregulaziorako txostenen menpe daudenek edota kaleratuak izan direnek jasandako erasoei heltzea da asmoa, besteak beste. Polizia jazarpenaren arloari dagokionean, adibidez, osasunarekin lotutako arazoak direla-eta kalera irten eta jazarriak izan direnen kasuei edota "kolektibo zaurgarriei laguntza ematen parte hartzeagatik" isunak jaso dituztenen kasuei erantzungo diete.

Hortaz, aipatutako erasoak haien azalean bizitzen ari direnei dei egin diete harremanetan jartzeko, e-mail bidez (ofentsibanerne@gmail.com) nahiz telefono bidez (697 605 527).

Larri zauritu da langile bat Atarrabiako San Andres papertegian
Abelan San Andres papertegian gertatu da lan-istripua, goizaldean: paperezko fardel batzuek azpian hartu dute langile bat.