AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareak kasu berri bat irabazi du

Donibane auzoko El Ronqueo ostatuan lanean hasi zen zerbitzari baten kasua irabazi berri du Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareak. Ordutegiz kanpo egindako orduak eta gaueko plusa kobratzeko eskaera egin zuenean, kaleratu egin zuten langilea. Hala, LASen bitartekaritza medio, kontratuz zegokiona eta kaleratze bidegabearen ordainsaria jaso ditu azkenean.

Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareak beste kasu bat irabazi du; martxoan Iruñeko (Nafarroa) Donibane auzoko El Ronqueo ostatuan lanean hasi zen zerbitzari batena, hain zuzen. Aditzera eman dutenez, zerbitzari horrek hilabetez lan egin eta lehendabiziko soldata jasotzean, ez zituen ordutegiz kanpo egindako orduak eta gaueko plusa kobratu. Horren aurrean, zegokiona eskatu zuen. Hala, behargina lanetik era bidegabean kaleratzea izan zen ostatuko nagusiaren erantzuna. Beraz, kontratuz zegozkion ordainsariak kobratzeko aukerarik gabe gelditzeaz gain, modu bidegabean kaleratzeagatik zegokion ordainsaririk gabe utzi zuten.

Egoera horretan, Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sarearekin harremanetan jarri zen langilea. Gutun bidez, aipatutako aldarrikapenak ostatuko jabeei helarazi zizkieten beharginak eta sareko kideek; ordutegiz kanpoko orduak, gaueko plusa eta bidegabeko kitatze-agiriaren arabera zegokion dirua kobratzea, hain zuzen. "Handik egun gutxira, ostatuko jabeek amore eman eta zor zioten zenbateko guztia ordaindu zioten", azaldu dute Langileen Autodefentsa Sareko kideek. Gertakarien inguruan langileak berak egindako adierazpenak jasotzen dituen bideo bat ere argitaratu dute sare sozialetan.

Elkartasuna oinarri, babesgabe dauden langileen aldeko bitartekaritza


Ekainaren 17tik uztailaren 12ra greba egingo dute Gipuzkoako egoitzetako langileek. Argazkia: ELA
ELAk jakinarazi duenez, Gipuzkoako Diputazioak ez du finantzatu nahi langileek, bi urteko borrokaren ostean, pasa den hilabetan eurekin lortu zuten aurre-akordioa. Kontrara, erakunde publikoak azpikontratatuta dauka zerbitzuaren %90. Hori dela eta, 26 greba egun berri deitu dituzte ekainetik uztailera. Grebalarientzat "oso garrantzitsua da gipuzkoarrek jakitea zahartzaroaren sektorearekin zer gertatzen ari den, beraien diruarekin finantzatzen den sektorea baita".