AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñerriko Zentro Sozialista hustu dute

Iruñerriko Kontseilu Sozialistak larunbatean jakinarazi zuen Zentro Sozialista bat ireki zuela Arrosadian, baina gaur hustu du espazioa poliziak. Iluntzean emango dituzte gertatutakoaren inguruko xehetasunak Kontseilu Sozialistako kideek.

Bi Zentro Sozialistaren irekieren berri eman zuten joan den asteburuan: Busturialdeko Kontseilu Sozialistak Gernikan (Bizkaia) zabaldu du espazio bat, eta berdin egin zuten Iruñerriko Kontseilu Sozialistako kideek Iruñeko (Nafarroa) Arrosadia auzoan. Azken egunetan handia izan da poliziaren presentzia Gune Sozialista inguruan, eta gaur, apirilaren 19an, gunea hustu dute.

Iruñerriko Kontseilu Sozialistako kideek gaur iluntzean azalduko dute zehazki gertatutakoa, eta horren guztiaren inguruko balorazio bat ere egingo dute. Bestalde, deialdiei adi egoteko eskatu dute.

Hiru gizon atxilotu dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen, sexu-abusuak egiteagatik
Herenegun, gizon bana atxilotu zuten Donostian eta Gasteizen, sexu-erasoak egitea leporatuta. Arrazoi beragatik atxilotu zuten atzo goizean beste gizon bat Bilbon.