AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñerriko Zentro Sozialistako ateak ireki dituzte

Ostiralean aurkeztu zuten jendaurrean Zentro Sozialista berria, baita bertan martxan jarriko dituzten proiektuak ere. Hamabost urtez hutsik egon da Iruñerriko Kontseilu Sozialistak birjabetutako espazioa, eta bost banketxe dira jabe legalak.

Iruñerriko Kontseilu Sozialistak iragan den abenduaren 11n eman zuen Zentro Sozialistaren berri. Handik bi egunera, aurreko ostiralean, espazio berria jendaurrean aurkeztu zuten Kontseilu Sozialistako kideek, Errotxapea auzoko Urzainki kaleko 21. zenbakian, hain zuzen ere. Azaldu zuten bost banketxe direla espazioaren jabe legalak, baina hutsik eta inolako erabilerarik gabe mantendu dutela tokia azken hamabost urteetan.

"Zentro Sozialistak langile-klasearentzat erreferentziazkoa izateko eta bere bizi-baldintzetan hobekuntzak lortzeko asmoa du", nabarmendu zutenez; eta, finean, "proletalgoaren zerbitzura" egongo dela jakinarazi zuten. Hala, datozen asteetan jarriko dituzte martxan "etxebizitzaren auziaren, memoria historikoaren edo arlo akademikoaren inguruko proiektuak", "bai eta kultur- eta kirol-ekimenak ere".

Ostiralean egin zuen ate irekien jardunaldia Kontseilu Sozialistak, Zentro Sozialistaren moduko espazioen beharra azpimarratzeko eta espazio berriaren bidez bete nahi dituzten helburuak argitzeko. Hainbat auzokide bertaratu ziren aurkezpenera.

Ehunka lagun mobilizatu dira Durangoko Gaztetxearen alde
Udalak Gaztetxea legez kontra desalojatu izana salatu dute, eta erruduntzat jo dute. Gaztetxearen aldeko borroka aldarrikatu dute berriz: "Antolatuz gero posible delako eta antolatuz soilik delako posible".