AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irungo gazteen aurka larunbatean jazotako erasoak salatu dituzte Mosku plazan

Astearte arratsaldean, aurreko larunbateko jipoiak eta atxiloketak salatu zituzten ia 100 pertsonak Irungo Mosku plazan. Poliziaren jarrera "bortitza eta neurriz kanpokoa" izan zela azpimarratu zuten.

Joan den larunbatean, gazte talde baten aurka oldartu zen Polizia Irungo (Gipuzkoa) Mosku plazan. Tabernak itxi zituztenean, kalean zeuden hainbat gazte, eta haien aurka oldartu ziren udaltzainak. Jipoika hasi ziren, eta Ertzaintzaren patruila bat baino gehiago bertaratu ziren gero. Gazte askok salatu zuten kolpatuak izan zirela, eta pertsona bat atxilotu zuten.

Poliziaren "bortizkeria eta neurrigabetasuna" salatzeko elkarretaratzea burutu zuten ia 100 pertsonak atzo arratsaldean, Mosku plazan. Bertaratutakoek azpimarratu dute ez dituztela horrelako eraso gehiago onartuko, eta testigantzak biltzen jarraituko dute. Horretarako mosku.defendatu@gmail.com posta elektronikoa sortu dute.

Aske utzi dituzte Arkauz, Eizagirre eta Jaio
Astelehenean atxilotu zituen Guardia Zibilak, ustez, Ertzaintzak 2019an Arraia-Maeztun (Araba) aurkitu zuen "zulo" batekin lotuta. Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu dute gaur, eta haiek aske uztea erabaki du epaileak.