AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irungo langile bat eraila AP-8 autobidean, urteko hemeretzigarrena gutxienez

Atzo zendu zen 54 urteko behargina, AP-8 autobideko asfaltatze lanetan bihotzekoak jota. Garraiolaria zen hildakoa, eta Campezo enpresarentzat egiten zuen lan. Urtea hasi zenetik hil duten hemeretzigarren langilea da.

Hiru sindikatuak jakinarazi duenez, atzo, martxoak 23, Irungo (Gipuzkoa) langile bat erail zuten AP-8 autobidean. 54 urteko zituen, eta Campezo enpresarako egiten zuen lan, garraiolari modura. Bihotzekoak jota zendu zen.

Sindikatuak nabarmendu du ez dela heriotza naturala izan, egungo lan baldintzek eragindako lan istripua baizik. Bestalde, Covid-19 birusak sortutako egoera dela-eta, salatu dute hildako langileak ez lukeela lanean egon behar.

2020. urtea hasi zenetik eraila izan den hemeretzigarren behargina da honakoa, gutxienez. Aurreko astean, 52 urteko erizain bat hil zuten Basurtoko Ospitalean, Bizkaian. Koronabirusak kutsatuta zendu zen.

Gora doa Covid-19 birusa dutenen kopurua zaharren egoitzetako langileen artean
Adinekoen egoitzetako langileen artean, koronabirusak kutsaturikoen kopurua goruntz doa. Egunerokotasunean bizi dituzten lan baldintzak salatu dituzte beharginek, eta besteak beste, Covid-19aren hedapenaren aurrean duten baliabide falta nabarmendu dute. Langileez gain, egoitzetako adineko pertsonak ere bereziki egoera zaurgarrian daude egun. Bitartean, geldirik daude sektoreko lan baldintzen hobekuntzaren aldeko borrokak; Gipuzkoan, 243 eguneko greba eten dute.