AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Irungo Recondo-Pasquier enpresako 40 langile kaleratze arriskuan daude

Beste hamar behargini aurretiko erretiroa emango dietela jakinarazi diete enpresako ordezkariek, baita geratuko diren langileen erdia lekualdatuko dutela ere; azken horiek galdu egingo dute gaur egungo kategoria.

Betetzear da Irungo (Gipuzkoa) Recondo-Pasquier enpresaren eta Irungo Udalaren arteko akordioa; udalbatzan onartzen badute, enpresako 40 behargin kaleratuko ditu enpresak. Horrez gain, beste hamar langile behartuko dituzte aurretiko erretiroa hartzera. Bestalde, Landetxa auzora tokialdatuko dituzte geratuko diren langileen %50, eta gaur egungo kategoria galduko dute azkeneko horiek.

Ondorioz, lekualdatutako langileek urtean 3.000-8.000 euro gutxiago irabaz ditzakete. Are gehiago: enpresan gutxienez 30 urte daramatzaten beharginek ordainsariaren %28 galduko dute erretiroan, langileen batzordeko kide batek gehitu duenez.

Recondo-Pasquier enpresa Azken Portu auzoan dago kokatuta. Hala, Azken Portuko hirigintza-antolamendu plazaren bidez, lantegia itxi eta 200 etxebizitza eta 245 aparkaleku eraiki nahi ditu udalak.

Aske geratu dira asteartean Iruñerrian atxilotu zituzten gazteak
Atzo poliziek deklaratu ondoren, gaur, telematikoki deklaratu dute gazteek epailearen aurrean. Askatsun-agiria sinatuta, aske utzi dituzte.