AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruzur egin eta Portugaleteko bi tabernatan esplotatu dituzte hainbat emakume migratu

Futbolari gisa arituko zirela hitzeman zieten gazte venezuelarrei, baina Portugaleteko bi tabernatan lan egitera behartu zituzten Euskal Herrira migratu zutenean, ordaindu gabe. Beste esplotazio kasu baten berri eman dute oraintsu Getxon.

34 urteko gizon bat eta 30 urteko emakume bat atxilotu dituzte, hainbat emakumeri iruzur egiteagatik eta haiek esplotatzeagatik. Venezuelakoak dira neskak, eta iruzur egin zien atxilotutako bikoteak: futbolari profesional gisa lan egingo zutela agindu zieten, Euskal Herrira etor zitezen. Hilean 1.000 euroko soldatak hitzemanda, hegazkin-txartelak erosi zizkieten.

Behin Euskal Herrira mugituta, baina, iruzurgileek Portugaleteko (Bizkaia) bi tabernatan lan egitera behartu zituzten emakume gazteak, baldintza penagarrietan. Lan-kontraturik gabe jardutera derrigortu zituzten, eta esplotatutako emakumeetatik lauk salaketa jarri zutenean, jakinarazi zuten hilabeteak zeramatzatela ezertxo ere kobratu gabe.

Beste esplotazio kasu bat Getxon

Hilabete honetan bertan atera da argitara Getxoko (Bizkaia) taberna batean gertatutakoa: hainbat emakume migrante esplotatu dituzte, asteko zazpi egunetan eta hamar orduko lanaldiekin aritzera behartuz. 800 eurora ere ez ziren heltzen soldatak. Gainera, tabernaren jabeak sexu-erasoak ere egin dizkie esplotatutako emakumeei.

Alokairu-bonua 33.000 gazteri iritsiko zaie Espainiako Estatuan, gehienez
Estatuko gazteen %0,4k soilik eskuratu ahal izango lukete Espainiako Gobernuak sustatutako alokairu-bonoa. 200 milioi euroko partidak errentatzaileen eta etxejabeen poltsikoan amaituko du.