AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Istripua izan du Nafarroako kamioilari batek

N-121-A errepideko 20. kilometroan, errepidetik atera da behargina gidatzen ari zen ibilgailua. Anbulantziak artatu du langilea.

Gaur, goizeko 11:45ak aldera, istripua izan du Nafarroako kamioilari batek: lanean ari zela, N-121-A errepidetik atera da gidatzen ari zen ibilgailua. Erreitik irten eta irauli egin da kamioia, aldapan behera erori da-eta. Langilea zauritu egin da, baina ez dute ospitaleratu behar izan; anbulantziako langileek artatu dute.


Sionistek gutxienez 21.000 palestinar dituzte preso
Kartzela sionistetako pilaketetaz ohartarazi du Shin Bet segurtasun- eta inteligentzia-zerbitzuak berak. Hainbat iturrik sarri eman dute palestinarrek espetxe horietan jasaten dituzten tratu txarren berri, eta espetxeak handitzen jarraitzen dute sionistek.