AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialista sortu dute

Urrats berri bat egin eta Emakumeon Antolakunde Sozialista sortu dute Itaiako kideek. "Emakume langileon babesa antolatzeko hautua" berretsi dute, "antolakuntza politiko sozialista" helduleku hartuta. "Klase kontzientzia garatuz", Itaiak martxan jarriko ditu "gure bizi baldintza eta baldintza estrategikoak hobetzeko borroka prozesua eta lan ideologikoa".


Egungo testuinguruari erreferentzia eginez, "osasun krisialdiak atzeraldi ekonomikoa bizkortzea" eragin duela azpimarratu dute, eta horrekin, "emakume langileon bizi baldintzak modu agerikoan kaltetu direla". Beraz, garai ilunak etorriko direla eta Itaiak "antolakuntza politiko sozialistarako hautua" egin duela adierazi dute.

Itaiaren sorreratik bi urte pasatu ostean, antolakuntza forma berria hartzearekin batera, "eskualdez eskualde emakume langileon babesa antolatzeko erabakia" hartu dutela diote argitaratutako adierazpenean. Izan ere, "emakume langileon emantzipazio erreala antolatzeko aukera bakarra harreman eredu sozialistaren eraikuntza izango dela" azaldu dute.

Klase kontzientziaren garapenari dagokionez, jakinarazi dute "emakume langileon bizi baldintzak eta baldintza estrategikoak hobetzera begirako borroka prozesua eta lan ideologikoa" abiatuko dituztela.
"Edozein unetan" bota dezakete Zarauzko Putzuzulo gaztetxea
Aurrera doaz Putzuzulo kokatuta dagoen eremuan etxebizitzak eraikitzeko lanak, eta horretan ari diren promotoreek urte amaierarako bota nahi dute gaztetxea. Duela 15 urte okupatu zuten eraikina, eta ordutik, etengabea izan da "desalojoaren mamua". Gaztetxeko kideek adierazi dute ez direla "Putzuzulotik joango beste gune bat ziurtatuta izan arte".