AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itaiak azken eraso matxistak salatu ditu Gasteizen eta Iruñean

Aurreko asteburuan, adin txikiko emakume bat bortxatu zuen gizon batek Gasteizko Ibailakuan. Burlatan, berriz, emakume bat itotzen saiatu zen beste gizonezko bat. Beste hainbat erasoren berri ere eman dute azken egunetan.

Atzo, asteartean, protesta bana egin zuen Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa), indarkeria matxista orori ezetz esateko. Erdiguneko Correos aurrean izan zen Gasteizko protesta, eta udaletxe aurrean Iruñekoa, biak 20:00etan.

Aurreko asteburuan bi hiriburuetan izan ziren eraso matxistak salatu zituen Itaiak protesten bidez. Izan ere, Gasteizen, adin txikiko emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek Ibailakuan: Pamplona-Iruñea kalean gertatu zen erasoa, larunbatetik iganderako gauean. Egun bat lehenago, ostiralean, Burlatan jasan zuen eraso bat beste emakume batek: bera itotzen saiatu zen gizon bat. Antza, elkarrekin bizi ziren.

Bi eraso horien harira deitu zuten protestara Gasteizko eta Iruñerriko Itaiak. Baina, hori gutxi balitz, behin asteburua igarota, bi hiriburuetan gertatutako eraso matxista gehiagoren berri eman dute. Iruñerrian, beste zazpi emakumeri egin diete eraso asteburuan; kasu gehienetan, euren bikotekideek edo bikotekide ohiek.

Gasteizen, berriz, aurreko ostiralean pairatu zuen eraso bat beste emakume batek, gerora jakinarazi dutenez. Bikotekide ohiak jazarri zuen, berekiko urruntze-agindua hautsita.

56 langile daude arriskuan Añorgako Rezolan
"Deskarbonizazio-prozesu bat" aitzakiatzat hartuta ezarri nahi du enplegu-erregulazioko espediente bat zuzendaritzak. Hamabost langile kaleratu nahi ditu, erretiroa aurrez hartzera behartuta; 30 behargin "barne-mailan birkokatuko" omen ditu, eta 11 "kanpo-mailan".