AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itaiak ekainaren 15ean egingo du urteroko jardunaldi nazionala

Legution izango da aurtengo jardunaldia, eta, ohi bezala, emakume langileon borrokari lotutako hamaika auzi landuko dituzte.

Ekainaren 15ean, Legution (Araba) egingo du jardunaldi nazional bat Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Urtero jartzen du halako hitzordu bat, egun osoko egitarau batekin, emakume langileon borrokaren inguruko eztabaida eta hausnarketa politikoa erdigunean jarrita.

Aurreratu duenez, aurten ere helburu horrekin antolatu du jardunaldia, eta hamaika auzi politikori helduko diete hainbat hitzaldiren eta mahai-ingururen bidez. Horretaz gain, elkarrekin egon ahal izateko ere baliatuko dute hitzordua. Laster jakinaraziko dute egitarau zehatza.

Iaz, 2023an, Gernikan (Bizkaia) izan zen Itaiaren urteko jardunaldia, eta ehunka lagun elkartu ziren bertan. Hainbat gobernuren politika feministez, emakume langileen proletarizazioaz, emakume langileen eginkizun politikoaz eta matxismoaren forma berriez aritu ziren, besteak beste.

Ekida mural bat egiten ari da Escalerillasen, bizilagunen borrokarekin elkartasunez
Trintxerpeko blokean hamabi familia daude etxegabetuak izateko arriskuan, eta bizitoki-alternatiba baten alde ari dira lanean, Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera. Ekida mural bat margotzen ari da bertan, eta lan horiekin jarraituko du gaur eta bihar.