AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Itaiak hitzaldiak eta mobilizazioak antolatu ditu azaroaren 25ari begira, 'Indarkeria matxistaren aurka, gaitasun sozialistak antolatu' aldarripean

Azaroaren 25aren harira, hitzaldi zein mobilizazio sorta aurkeztu du Itaia Emakume Sozialisten Antolakundeak. Azaroaren 19tik 25era bitartean egingo dituzte ekimen guztiak, eta "indarkeria matxistaren aurka antolatzeko beharrari" helduta, gogoeta egiteko nahiz mobilizazioetara batzeko aukera izango da Hego Euskal Herriko hainbat eskualdetan.

Itaia Emakume Sozialisten Antolakundeak azaldu duenez, pandemia testuinguru honetan are nabarmenago azaleratu da "guztiontzat bizi baldintza berdinak" exijitzeko beharra. Izan ere, testuinguru honetan, emakume langileak "oraindik eta zaurgarriago, isolatuago, kontrolatuago eta zapalduago" daudela seinalatu dute Itaiako kideek. Bizi baldintzen berdintasuna lortzeko bide horretan, "ezinbesteko premisatzat" jo dute indarkeria matxistarekin amaitzea, eta "harreman kapitalistetatik askatzeko aukera bakarra", gainera, "gizarte sozialistaren eraikuntza" dela azpimarratu dute.

Bestalde, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari begira, "antolakuntzaren beharrezkotasuna" aldarrikatzeaz gain, "langileon antolakuntza sozialista" egikaritzeko, indarkeria matxistari aurre egitea "guztion eginbeharra" dela nabarmendu dute.

MOBILIZAZIOAK ETA HITZALDIAK

Hori horrela, eta azaroaren 9an iragarritako kanpainari lotuta, hainbat hitzaldi antolatu dituzte, "indarkeria matxistaren aurka antolatzeko beharraz" aritzeko. Tokian tokiko saioak datorren asteburuan izango dira, azaroaren 19tik 22ra bitartean, zehazki. Era berean, azaroaren 25aren bueltan, mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hainbat eskualde eta hiriburutan, Indarkeria matxistaren aurka, gaitasun sozialistak antolatu lemarekin.

Hona hemen, momentuz, Itaiak antolatutako hitzaldi eta mobilizazioak:

'Lanbide heziketan ere, antolakuntza politikoaz ofentsibari aurre!' kanpaina aurkeztu du IAk
"Ikasle langileen interesen babeserako antolakuntzara" batzeko deia egin dio IAk lanbide heziketako ikasleriari, alegia, "ofentsiba kapitalistari aurre egiteko eta gizarte sozialista eraikitzeko". Bidasoako eta Durangaldeko heziguneetako problematika zehatzak ere salatu dituzte tokian tokiko IAko taldeek, hezkuntza kapitalistak ikasle langileen interesak asetzeko "muga objektiboak" dituela azaleratuz.